XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Masokistak: - Min egidak!
Sadikuak: - Ez! Masokistak: - Eskerrik hanitz!.
Elurra ari da eta Joanes txipia irri-karkailez dago, leihotik so.
- Elurra erorten ari delakotz irri egiten duk? - amak galdegiten dio.
- Ez elurra, jendeak erorten direlakotz....
Bizar eginguan.
- Tomate saltsarik jan duzua egun? - Ez Zergatik? - A! orduan, zintzurra moztu dizut.
- Lore pollit hoik nori eramaten dizkiok, Jean Pierre? - Amattori.
- Kontent izanen du, bai...
- Ez dut uste: haren ehortzetarako dira.
Ostatuan.
- Mutil! Euli bat igerika ari da ene whiskyan.
- Ez da igerika ari, jauna, hila da.
Neskatxa txipi txipi bat harmonika joiten ari da.
Jaun batek, apur bat beha egon ondoan, erraiten dio: - Zer soinu ederra egiten dunan! Baina nik beste harmonika bat, hobeagoa, emanen dinat....
Eta bizar-labana bat emaiten dio.
- O, milesker, jauna - dio neskatxak irri pollit batekin.